Euskaraldiaren lehen edizioan Lizarraldean* 756 lagunek hartu zuten Belarriprest edo Ahobizi konpromisoa. Hauen artean %69 Ahobizi izan zen eta %62 emakumea. Bigarren edizio honetan, atzo arteko datuak kontuan hartuta, 328 lagunek eman dute izena orain arte. Hauetatik %75 Ahobizi eta %63 emakumezko.
Hau da, oraindik bada lana aurreko edizioko emaitzak erdiesteko eta are, handitzeko! Oraindik ez baduzu izena eman, hemen duzu lotura.
Bi ohar garrantzitsu:
- Lehen edizioan izena eman bazenuen, orain berriro egin behar duzu. Euskaraldiaren edizio bakoitzak konpromisoa berritzea edo aldatzea eskatzen du.
- Enpresa edo Elkartea Arigune bezala izena eman baduzu, norbanabako bezala ere egin behar duzu, Ahobizi zein Belarriprest konpromisoak hartuz.
*Kasu honetan Lizarraren ingurune hurbilari egiten diogu erreferentzia, Merindadeko Ebro haranak haien izen emate propioak baitzituzten (Viana, Andosilla, Sartaguda, Lodosa…)