Bazekodorrea, Bazeren dorrea, Baraukodorrea, Bazaren dorrea, Batzarredorrea…

Albiste hau ilustratzen duen etxola Oteitzako lurretan dago, zehazki Florin toponimoak izendatzen duen lur eremuan. Pedro Jelos Maisuak 1.756an eraiki zuen zazpi kabañetako bat da, Deikaztelukoa bera, eta Udalaren aginduz. Bere barnean hiru metro ditu diametroan eta 3,58 metro altuera, barnean ere. Korta baten hormaren aztarnak gorde ditu, bere alde batean, eta horma-hobiren bat ere badu. Hemen artzainen etxola edo kabaña hau google maps-en.

Etxola honetatik gertu bada Bazekodorrea izeneko toponimo bat. Eta, hain zuzen ere, toponimo hori oinarri hartuta “Oteitzako Bazekodorrea” bideo-ipuina sortu da. Bazekodorrea toponimoa era askotara jaso da, adibidez baraucodorrea, bacecodorria edo bazacodorrea (1795).

Orduan, Baze hori izan liteke pertsonaje bat, izan daiteke neska bat ere, Baza; izan liteke batzarre misteriotsu bat, baratze bat ere bai; edo dokumentazio zaharrenari begira “barau” egiteko tokia, edo zigor hori betearazteko gaztelua: Barauko dorrea… toki ezin beldurgarriagoa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena