Gareanen eskutik: Buruarinak egiteko tailerra eta haurrentzako Yoga saioa

Uztailaren batera, Gareanen eskutik haurrentzako bi saio eskainiko dira: uztailaren 10ean buruarinak egiteko tailerra eta Aurrena, uztailaren 10ean, Apaxirekin Buruarinak egiteko tailerra eta 21ean haurrentzako Yoga. Bi saioak leku berean izanen dira, Los Llanosko Intxauspen. Hau da, Lizarra ikastola eta Musika Eskolaren artean dagoen belardian, hor dagoen intxaurrondo ederraren gerizpean.

Uztailaren 10ean, 19:00etan, Los Llanosko Intxauspen: Buruarinen tailerra Apaxirekin. Adin gomendatua 5 eta 12 urte artean da, baina 5-9 adinekoek heldu baten laguntza beharko dute. Aldez aurretik izena eman beharra dago, 672 05 01 55 whatsapean eta tailerraren prezioa 6,5 euro dira. Adi! Bi ohar garrantzitsu: uztailaren 5a da izena emateko azken eguna eta ezinbestekoa da izena ematearekin batera buruarina aukeratzea (irudian dituzue), Apaxik beharrezko materiala ekar dezan

Uztailaren 21ean, 19:00etan ere, haurrentzako (adina: 3-12 urte) yoga Maialen Zabalgogeaskoarekin.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena