Ager Vasconum Literatur Lehiaketa

Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren bidez, udalek euskaraz idazteko zaletasuna sustatzen dute, literatur sorkuntza bultzatzen dute, tokiko ekimenen aldeko apustua egiten dute eta gazteak motibatzen dituzte sari erakargarriekin.

Aurkezpen honen bidez, beste behin ere, Ager eremuko (Nafarroako Erdialdea eta Hegoaldea) D ereduko ikasleak Lehiaketan parte hartzera eta irakasleak hitzordu hau urteko programazioan sartzera animatzen ditugu.

Irakasleen lana funtsezkoa da lehiaketa hau elikatzen jarraitzeko. Eskualde honetan bizi garenok lurralde gisa hazten jarraitu nahi dugu euskararen alde agertuz, erronkei gure gaitasunekin eta aukerekin aurre eginez.

Aurten lankidetza berria dugu. Garesko Udalak lehiaketa honetan parte hartzea erabaki du Osoko Bilkuran, euskara sustatzeko eta euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoarekin. Azpimarratzekoak dira Altaffaylla Fundazioak lehiaketaren sorreratik emandako laguntza, Elkar Argitaletxeak sariekin duen eskuzabaltasuna eta, azkenik, Javier Etayo Tasioren laguntza irudia
egiteko orduan: Nafarroako Erdialdeko eta Hegoaldeko tintaz elikatzen den luma.

Gogoratu epeak: Aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 9an
jakinaraziko da, Udalen web orriaren bidez. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 24an, larunbata, eguerdiko 12:00etan izanen da, Centro Cultural Tafalla Kulturgunean. Info+ hiruorrikoan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena