• Lizarran Kantuz

    Maiatzaren 30ean, larunbatarekin, Lizarran Kantuz 19:00etan Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.

  • Krepe tailerra LH4-6ko neska-mutikoentzat

    Gure Hizkuntza

    Datorren ostiralean, ekainak 5, LH 4-6ko neska-mutikoekin krepe tailerra eginen dugu. Bi saio eskainiko dira, izen emate nahiko baldin bada, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Oraingo honetan GURE HIZKUNTZA elkartean izanen dira, ez GURE GEROA elkartean. Eta hamarrean plazan jolasak joan den ostiralean amaitu baziren ere, oraindik ere neska-mutiko koxkorrei azken saio gozagarri bat eskaini […]

  • Mendian Mintza: Errezun zirkularra

    Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako. 🗺️ Gaur nora? Errezu. Lizarratik abiatuko gara eta Errezura hurbilduko gara autoz. Handik, Mendizelaia tontorrera egingo dugu Belastegira igoko gara (982 m.) Ubagua arroilaren gainetik. Lezaunera jaitsi eta handik Ubagua arroila hartuko dugu berriro ere Errezura […]

  • Festa: Remontival ikastetxe publikoaren D ereduak 30 urte

    Remontival ikastetxea (Estella-Lizarra)

    Remontival Ikastetxe Publikoaren D ereduak, murgiltzen ereduak, 30 urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta, ikasturte osoan ospakizunetan dabiltza. Egun handia, berriz, ekainaren 6a izanen dute larunbata, egun osoko egitarau ederra darabilte eskuartean! Hala, goizean haur zein familiengako ginkana (11:00), entzierrikoa, herri kirolak, aurpegi margoketa eta txikientzako jolasak (12:00). Ondoren, 14:00etan txikientzako bazkaria (8 euro) […]

  • Lizarra: Euskaraz bizitzeko argazki herrikoia

    Ekainaren 9an, asteartearekin, herri argazkia eginen dugu Lizarrako Kartzelako zubian: Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatuko da Iruñean ekainaren 13rako iragarri den Euskaltzaleon Martxan:

  • Estellerriko toponimia hitzaldia

    Euskaltzaindiaren Nafarroako Ordezkaritzak antolatu du Oier Morrasek emango duen Estellerriko toponimia hitzaldia. Ekainaren 10ean izango da, 18:30ean, Frai Diego kultur etxean. Oier Morras Estellerriko euskarari buruzko tesia egiten ari da NUPen eta Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko kide da. Hortaz, Estellerriko toponimo batzuen jatorria izango du hizpide, eta bertan euskarak historian zehar jasan duen galeraren gaineko zenbait […]

  • San Joan su ttikia ipuin-kontaketa musikatua

    SAN JOAN SU TTIKIA ipuin kontaketa musikatua: Ekainaren 25ean, arratsaldeko 19:30ean, ur gazia putzuan Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontalari eta musikariekin. Gau ederra dugu San Joan gaua, espiritu txarrak, beldurrak eta kezkak gainetik kentzeko aparta. Guk baditugu egun honen baitan gertatu ziren zenbait istorio eder. Horiek entzunez suaren bueltan sortzen den goxotasuna eta berotasuna […]

  • Euskaraz Kilika Lizarran. Jolasak

    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea Maria Vicuña Gazteriaren Etxea,(Estella-Lizarra)

    Uda honetan gozatu euskaraz Euskaraz Kilika programarekin, aurten Lizarran baita aurrez aurre ere! Uztailaren 1ean, 2an eta 3an Gazteriaren Etxean elkartuko dira Dindaiako begiraleekin ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak… egiteko Adina: 10-12 urte (LH 5-6). Datak: Uztailaren 1, 2 eta 3. 10:30etik 13:00etara. Non: Gazteriaren Etxea Izena emateko azken eguna ekainak 22, asteartea: https://www.dindaia.eus/izena-eman/euskaraz-kilika/euskaraz-kilika-2026