
Datorren urtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron, izena orain emanez gero (ekainak 21 baino lehenago) hainbat abantaila izango dituzu eta (ez ahaztu ere hainbat udalek diru-laguntzak eskaintzen dituztela ikastaroetarako -adibidez Gares, Lizarra eta Deierri- ):
| – %5eko deskontua 2013-2014 ikasturteko matrikularen prezioan – Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei – Lehentasuna taldeak eratzeko orduan |
Bestetik udan oporraldia baliatu nahi baduzu zure euskarari bultzadatxoa emateko, aukera ere baduzu, Lizarrako udako eskaintzan ditugu maila guztietarako ikastaro trinkoak (uztailean, 4 orduz, goizez edo arratsaldez) eta autoikaskuntza ikastaroak (8 astez, uztailean eta abuztuan). Bi kasuetan izena emateko epea ekaina dugu. Bertzetik, AEK-k Euskal Herri osoan udarako era guztietako barnetegiak eskaintzen ditu: maila guztietako euskalduntze barnetegiak, familia barnetegiak, jarduera barnetegiak, barnetegi ibiltaria (oinez bata eta bizikletaz bestea), Xibererako barnetegia… Barnetegien inguruko informazio gehiago hemen.
Azkenik, informazio gehiago eskuratzeko, pasa Lizarrako zein Garesko euskaltegietatik, telefonoz deitu (Lizarran 948 552 406, Garesen 606 999 072) edo eposta bidali (lizarra@aek.org eta gares@aek.org).



