Irakurri, Gozatu eta Oparitu, lehen saridunak: Zazu eta Ines

zazu eta ines

Gogoratuko duzuenez IGO kanpainak (Irakurri, Gozatu eta Oparitu) martxan darama apiriletik eta jada azken hilean sartuta gaude. Kanpaina honen baitan, hilero, opari-txeke bat zozketatzen da herriko liburutegian euskarazko liburua hartu, irakurtzen gozatu eta itzultzerakoan irakurle-fitxa betetzean. Martxoko sarituak Lizarran Ines eta Garesen Zazu ditugu, zorionak! Lizarra eta Garesko liburu dendetan erabili ahalko dituzte opari-txekeak.

Lizarrako liburutegiko webgunean aipatzen den bezala “Inesek Harkaitz Canoren Twist liburua irakurri zuen, eta gaia gordina izan arren, gehien gustatu zaiona hitz jokuak eta gai zirraragarriak beste arinago batzuekin tartekatzea izan da“, Zazuk berriz maiatzeko liburutegiko bisita gidatuan parte hartu zuen eta Xabier Monasterioren San Braulioko Eroa irakurri du. Bigarren urratseko ikasleei bideratutako irakurgaia da eta bere hitzetan “oso dibertigarria izan da”. Zorionak Ines eta Zazuri!

Gogoratu ekainean beste opari-txeke bana zozketatuko direla, hurrengoan zuretzat izan ahal da, segi ba bizkor liburutegira!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena