AEK: “Irakasle batek bik beste balio du”

Ikasturte hasiera atipikoa dugu aurtengoa, ohiko zalantzei (ordutegia, maila, izena eman ala ez) eta gogoei (nire euskara maila hobetuko dut, lagun bat animatuko dut…) ezohiko egoerak batu zaizkio (osasun baldintzak, ziurgabetasuna). AEK euskaltegiek halere, herritarrak euskarara eta euskaltegira hurbiltzeko deia egiten dute; izan Kale Nagusiko egoitzara hurbilduta, online mezua bidalita edo telefonoz deituta.

AEKn, irakasle batek bik beste balio duela diogu, alde batetik, irakasleak gai direlako ikasleak ikasprozesuan aurrerantz egin dezan, eta, bestetik, euskaraz bizi denaren pasioz, irakasleak nahi duelako euskaltegian matrikulatzen den pertsonak ikas dezala. Txanpon beraren bi aldeak dira: irakasleen esperientzia eta eskarmentua, eta, bestetik, irakasle horien pasioa eta gogoa.

Jarraian Lizarraldeko Beinat Etxepare AEK euskaltegiaren eskaintza zabala eta harremanetan jartzeko modua.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena