Udalek eta Gobernuak: “Hurrengoan euskaraz!”, bekak eta dastatze mikro-ikastaroa Deierrin

Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek “Hurrengoan euskaraz!/La próxima en euskera” kanpaina aurkeztu dute, besteak beste Lizarra eta Garesko udalek, Irantzu eta Izarbeibarko mankomunitateak. Aurkezpenean nabarmendu nahi izan zuten 2019-2020 ikasturtean 6.000 heldu baino gehiago matrikulatu zirela euskara ikasteko ikastaroetan eta, 2020-2021 ikasturtean ere 30 zentro baino gehiago daudela Nafarroan euskara ikasteko.

Horrekin batera azpimarratu dute ikasleek bekak jasotzeko aukerak dituztela: bai Euskarabideak hirugarren urtez eskainiko duena (iaz ia 1.000 ikaslek jaso zuten diru-laguntza hori) eta baita udal ugarik eskaintzen dituztenak ere. Besteak beste Abartzuza, Deierri, Gares, Gesalatz, Jaitz, Lerin, Lezaun, Lizarra, Mendigorria, Villatuerta eta Zirauki. Eta biak uztargarriak dira.

Gainera, Deierriko udalaren eskutik, euskararen ikasketa-modua dastatzeko mikro-ikastaroa antolatu du irailaren 22, 23 eta 24an. Doakoa da baina behar-beharrezkoa da izen ematea.

“Hurrengoan euskaraz! / La próxima en euskera” spota

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena