Hizkuntza Eskola: “Itzuli, itzuli eskolara”, itzuli C1 mailara

Azken urteotan bezala, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak Lizarran euskara unitatea eskaintzen du, zehazki C1 mailari zuzendua. Astean bi egunez eskaintzen da, astearte eta ostegun, 18:45etik 21:00etara Institutuan (hemen argibide gehiago).

Bestalde, lotura honetan dituzue eskuragarri matrikula egiteko epea, prozedurak, tasak… eta abar. Adi egon, matrikula-epea irailaren 23an irekiko da, 12:30ean, eta irailaren 25era arte izanen da aukera.

Aurtengo kanpainak itzultzearen ideiarekin jolasten du, pandemiak eragindako parentesia itxi edo itzuli: Itzultzeko ziurtasuna, nahia, zertara, nola, zergatik… noiz? “Tú volverás. Vas a querer volver. Volver a ser, volver a empezar. Volver con la frente marchita o volver a ser un niño. Volverte a ver y volver a tus brazos otra vez. A los que volvemos por volver a volver. ¿Cuándo volverás?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena