Gabonetako oparia: Osasun txartel sasielebiduna. Nire osasunak hobera egin du.

osasun

Gabonetan, denbora gehiago izan, eta etxeko gutunazalak irekitzeko tartea badugu batzuok. Eta hara non, Gabonetako oparia, Osasun txartel elebiduna jaso berri. Orain aste batzuk Lizarrako Osasun Etxera joan eta elebiz jartzeko eskatu nuen, administrariari azaldu ondoren baietz, aukera nuela, posta arruntez bidali zidaten. Argazkian ikusi ahal duzue aldea. Hala ere, albistearen izenburuan “sasi” gehitu diot, atzeko zatia gaztelaniaz baitago (medikuaren, erizainaren eta osasun etxearen gaineko informazioa).

Tira, besterik gabe animatu jendea izapide txiki hau egitera. Osasun Txartelak ez du iraungitze-datarik, bizi osorako da, hortaz, euskaraz ere izatea nahi baduzu, eskatu! Oso erraza da:

Aukera 1: zure osasun etxearen bitartez eskatzea

Aukera 2: Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalarekin harremanetan jartzea: 848429019 – 848429322 edo utisco01@cfnavarra.es

Aurreko artikuluaOstiralean “Txarko eta… magoa!” antzezlana Aritzalan (Deierri) Elebiz
Hurrengo artikuluaGaur “Do, re, mi Golkua bete ipuin” Villatuertan, bihar zinema estreinaldia euskaraz Lizarran: Pixi-post eta opari-emaileak