Abenduan Ene Kantak-en “Astonautak” Lizarran. 223 sarrera salduta jada

Ene Kantak Lizarra

Datorren abenduaren 29an Ene Kantak-en azken emanaldia izanen dugu Lizarran: Astonautak. Iaz sarrerak ia agortu ziren eta aurten ere bide beretik doa salmenta. Larunbata honetan 223 ziren saldutako txartelak, aforoa, osotara, 500 pasatxo direnean eta oraindik hilabete falta denean musikalerako. Antolatzailea: Lizarrako udala.

Sarrerak eskuragarri 3 euroan Llanos Kultur Guneko Golem txarteldegian, ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan. Ez galdu aukera aparta hau!


Aurreko artikulua“K2ren bi aurpegiak” diaporama, Alberto Zerain
Hurrengo artikuluaIgor Elortza eta Sustrai Colina Lizarran. Abenduak 2 bertso-afaria