Azaroan euskarazko tailerrak izanen dira haur eta gaztetxoendako. Jarduera guztietan izena eman beharra dago Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuan (ikusi kartelean), eposta edo telefono bidez. Jarduerak doakoak dira eta 2 ordu irauten du bakoitzak:
Sukaldaritza tailerra, 4 eta 12 urte bitartean, Lezaunen azaroaren 5ean, larunbata, 12:00-14:00. Oharra: eta arratsaldean Mikel Belaskoren hitzaldia, gaztelaniaz, toponimia eta euskararen bilakaeraren inguruan. Dena Ligorri elkartean. [OHARRA: Une honetan tailerra beteta dago, osotara 20 haur eta gaztetxok eman dute izena. Hirugarren begirale baten bila dabiltza hogeiei zerbitzu eman ahal izateko]
Sormen tailerra, 4 eta 12 urte bitartean, Oteitzan azaroaren 12an, larunbata, 17:30-19:30. [OHARRA: Une honetan 12 haurrek eman dute izena]
Txalaparta tailerra, 8 eta 12 urte bitartean, Abartzuzan azaroaren 16an asteazkena, 17:30-19:30 Anberria elkartean. Oharra: Tailerra bitartean haur txikienek, 4-7 urte bitarte, ipuin kontaketa ederraz gozatu ahalko dute udaletxean, 18:00-19:00. [OHARRA: Une honetan 2 gaztetxok eman dute izena]
Tailer bakoitzean bi begirale izanen dira, gurasoak, ordea, ezin dira tailerretan geratu.