Lizarrako Gaztelu Nagusiaren maketara bisita gidatuak euskaraz

Erdi Aroko Lizarra ikuskizun paregabea izanen zen garaiko biztanleentzat. Hiri zaharrak Nafarroako Erresumako harresi eta gaztelu sistema sendoenetakoa zuen, dorre, harresi eta gazteluaz inguratuta zegoen. Garai hartako Lizarraren hainbat lan eta maketa egin badira ere, oraingo honetan CETEren ekimenez (Lizarraldeko Ikerketa Zentroa) Gotorleku garrantzitsuenaren eta inguruko auzoaren maketa ederra eskaini digu. Etorkizunean Gazteluko Jusen izanen bada ere, momentuz Llanos Kulturgunean dago erakusgarri.

Hainbat bisita gidatu egiten ari dira eta asteburuan euskarazkoen txanda da:

Larunbata 23, uztaila, 19:00etan
Igandea 24, uztaila, 12:00etan

Bisita gidatuak 2 euroan dira eta izen ematea Lizarrako Turismo Bulegoan eta Turismo Partzuergoan egin daitezke. Leku mugatuak. Informazio gehiago, antolatzaileen facebook-eko kontuan.

Aurreko artikuluaGaresen euskara ikastaro arina irailean, izena eman!
Hurrengo artikuluaGaresko jaien egitaraua: euskaraz bizitzeko aukerak