IGO kanpainaren maiatzeko sari banaketa Lizarrako Liburutegian

Irabazle

Maiatzaren azken egunean, 30€-ko bigarren opari-txekearen banaketa izan da. “Irakurri, gozatu eta oparitu” aurtengo kanpainan Lizarrako bi irakurle gazte izan dira saridunak: apirilean, 9 urteko Nerea Sadaba eta maiatzean 4 urteko Maialen Saenz Aranguren.

Maialen Liburutegira aitatxo eta Amaia ahizpa txikiarekin joan zen. Saria Lehoi liburua irakurri ondoren bete zuen fitxarekin lortu zuen. Bertan, oso marrazki polita egin zuen eta “Zergatik gustatzen zaizu irakurtzea?” galderari “oso polita delako” erantzun zuen. Kontatu zigunez, oso gustukoa du lotara joan aurretik amatxorekin irakurtzea. Irabazitako opari-txekearekin oso garbi zeukan zer oparitu behar zion bere buruari (Amalur) eta liburu dendara berehala joateko gogoa azaldu zuen. Gero, Remontivaleko gelakideei dena kontatu eta haiekin konpartitu eta gozatzeko asmoa zuen.

Maialenek dioenez “polita da” irakurtzea. Arrazoi gehiago behar al da? Euskaraz, mota guztietako eta kalitatezko liburu asko ditugu eta gainera, Liburutegian maileguan doan eta liburu dendetan IGO kanpainari esker %35eko beherapenarekin. Udan ere heldu liburuei, zerbait ederra eta gozagarria bada, irakurtzea baita. Haurren jakinduria…

Aurreko artikuluaBideo ederra, 10 min baldin badituzue, ikusi: “Euskararen alde-kontrako neurriak Nafarroan, euskaldunen begietatik”
Hurrengo artikulua[Bideo-kronika] #2dEmanEuskarari