Iraganari so. Birsortze historikoko argazkiak eta gerra karlistak erakusketak birsortze historikoaren fenomenora hurbiltzea proposatzen dio ikusleari, nola eta aspaldidanik gisa honetako jardueretan interesa agertu duten lau argazkilariren objektiboen bidez. Argazkiok ikuspegi ezberdinetatik eta hainbat prozedura tekniko erabilita aterata daude. Era horretan, iraganeko birsortzeari eta orainaldiaren betikotzeari buruzko lau adibide agertzen dira; lauak karlismoaren historiaren parte dira. Halaber, erakusketak ia bi mendez bizirik dirauen mugimendu sozial eta politiko honek gaur egun eragiten duen interesari buruzko hausnarketa proposatzen du.
Oharra: Museoari galdetuta, erakusketa elebiz azaldua dago. Hortaz, hau litzateke aurreneko erakusketa Karlismoaren Museoan norberak euskaraz jarrai dezakeena.




