
Joan den ekainean, Mintzakideren eskutik, bisita zeharo interesgarria egin genuen Miguel Eguia zentro teknologikora (hemen Miguel de Eguia inprimatzailearen bitxikeri bat euskararen inguruan). Bertako langile batek lagunduta, mintzakidea bera, ezagutu ahal izan genuen zer teknologia garatzen ari diren: Inprimatze funtzionala (elikadura, energia berriztagarri eta osasunaren sektoreei zuzenduta), hotzaren katea zaintzeko etiketak… Zinez interesgarria izan zen. Gehiago jakin nahi? Ikusi Mintzakideen bisitaren kronika hemen.
Aukera hori probestu ezin izan zuenak, posibilitate berria dauka orain Fray Diego Kultur Etxean egiten ari den erakusketa bisitatzeko: “Teknologiaren argipean“. Erakusketa elebiz da.
Bestalde, erakusketa elebiz dela esan dugu, hori dela eta argitaratzen dugu albistea. Horri, berriz, gehitzea erakusketaren osagarri (edo alderantziz…) den “ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA GIZARTEA” mahai ingurua eginen dela Kultur Etxean, asteazken honetan, martxoak 9, 18:30ean. Gaian sakondu nahi duenak aukera ederra dauka bada.
Hemen bisitaren bi argazki (klikatu haien gainean argazki galeria txiki bat ikusteko):





