(Gabonetako Kantuz Txikiren bideo-laburpena)
Joan den larunbatean Kantuz Txikiren saio berezia ospatu zen: Gabon Kantak. Eguraldi eta giro ederrean Lizarran barrena ibili ginen abesten eta dantzatzen. Larunbatekoa baina, Gabonen hasiera besterik ez da, hona hemen Lizarran eginen diren euskarazko zenbait jarduera:
Gabonetarako euskal agenda laburra:
Abenduaren 24an, Olentzeroren bisita gure herrietan.
Abenduaren 26an, haurrentzako tailerra Karlismoaren Museoan 17:30ean.
Abenduaren 29an, Ene Kantak: Oneka marrazoa ikuskizuna Llanos Aisialdigunean 12:00etan (3 euro).
Urtarrilaren 4an, haurrentzako zinema euskaraz Llanos Aisialdigunean 17:00etan (2 euro).



