Gabonak ate joka, nor ote? Kotarro 34 aldizkaria kalean da.

Kotarro 34

Kotarro 34 hau 2015 urtea amaitzen ari delarik kaleratu dugu eta Gabonak ate joka ditugu. Hori dela eta, etxean opariak egiteko ohitura duten horiei, Euskarazko Produktuen Katalogoa aurkeztu diogu artikulu batean.

Bestalde, ale honetan Garean jarduera beteranoetako baten berri ematen dugu: Txokolipuinak. Dena den, Kotarro 34ren plater nagusia Lizarraldea Telebistarekin egindako erreportajea dugu. Batetik, kate berriaren gaineko oinarrizko informazioa jaso dugu eta, bestetik, horren sustatzaile den Iratxeri elkarrizketa egin diogu.

Azkenik, ohikoa den bezala, foto-inkesta, denborapasak eta Gari eta Seiren zinta ere topatuko duzue bertan. Eta urtea ongi amaitzeko, Gabonetako agenda!

Hemen dituzue Kotarro aldizkari guztiak eskuragarri.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena