
(Klikatu irudiaren gainean dokumental-laburra ikusteko)
Duintasunaren bideak Behatokiaren dokumental labur sorta da eta bertan Hizkuntza-eskubideen urraketak jorratzen dira. Azaroaren 10ean azken dokumental laburra argitaratu zuten, bertan Maixuxen gainditze historia kontatzen da:
Alzheimer gaitza diagnostikatu ziotenean, Maixux Rekalde AFAGI elkartera joan zen laguntza eske, baina bertan ematen zen terapia euskaraz ez zela jakin zuenean, Behatokira jo zuen bere hizkuntza-eskubideak errespeta zitezen eskatzera.



