Nafarroako Gobernuaren erabaki bilduma euskararekin (prentsa)

Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak 2016rako Aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu zuen joan den astean. Bertan, 3.897 milioi euroko gastua aurreikusten du (3.500,8 milioi euro gastu ez finantzarioan).

Euskararen aldetik bi aipamen topatu ditugu albistean. Bata, euskararen sustapenerako atala: “euskararen sustapenak partida handitu du (1,5 milioiraino) helduen irakaskuntzarako laguntzak berreskuratzeko asmoz, udal arloko ekimenak sustatzeko eta hizkuntz hori hedabideetan sustatzeko“. Eta, bestea, Hezkuntza atalean: “eta D eredua euskalduna ez den zonaldera zabaltzeko aukeraren finantzaketak“.

Horrekin batera, Euskarabideako zuzendari berriak aurreratu du euskarazko hedabideentzako 250.000 eurokoa izanen dela 2016ko diru-laguntza.

Aurrekontuak

Gobernuak, bestalde, jada bestelako erabaki batzuk hartuak ditu, besteak beste: Euskalerria irratiari lizentzia eman, D eredua hiru eskolatara zabaldu, euskaltegiei urritik abendurako 132.000 euroko diru laguntza eman edo sinbolo ofizialetan bi hizkuntzak agertzeko dekretua. Ezin ahaztu, halaber, Hezkuntzako lan deialdia dela eta sortutako anabasa.

Kopuruaren aldetik, euskararen sustapenerako atala gastu ez finantzarioaren %0,04 da, ez dirudi gauza handia denik. Hemen Euskarabideako zuzendariaren adierazpenak hedabideei diru-laguntza dela eta: «Ez da nahiko genukeen kopurua; gehiago beharko litzateke. Baina gobernuak ezarritako lehentasunekin, konplikatua da gehiago jartzea».

Aurreko artikulua#MaixuxEredu, Duintasun Bideak zabaltzen, “Gogoan izan” bideo-dokumentala
Hurrengo artikulua[Bideo-laburra] Garean azaroan: Antzezlana, Txokolipuinak, Irakurle Kluba, Bertso-afaria, Kantuz-ak