Lizarrako udala, Udaltzaingoaren oharren bilakaera: Elefantea mugitzen…

Udaltzaingoaren oharra urriak 22
Udaltzaingoaren azken oharra

Nekeza da ohitura zaharrak aldatzen joatea. Hona hemen adibide txikia, hilabete baten bueltan hartutako hiru argazki. Hiru asteburu ezberdin (irailak 11, 22 eta urriak 18), Lizarrako kale berean atereak, eta udaltzaingoaren ohar berdinaren bilakaera. Lehen bi oharrak gaztelania hutsez, hirugarrenean elebiz baina gaztelaniari lehentasuna emanez eta, irakur daitekeen zatian bederen, euskarazkoan akats nabarmenekin: “Lekun hontetan ez da ibilurik egon…“.

Lizarrako udalaren estalpean ehun langiletik gora dabil jardunean. Langile hauek eta orain arteko agintariek, besteak beste, urte luzez ohitura (bertako hizkuntzen erabileraren inguruan) eta dokumentu-karteleri ugari sortu dituzte. Ez ohiturek ezta dokumentu-karteleriak ere, ez dituzte adierazten euskaldun eta euskaltzaleekiko gutxieneko begirunea. Kosta egiten da elefantea mugitzea.

Hemen argazkiak:

Udaltzaingoaren ohar berdina (eguna aldatzen da),
irailaren 11n eta 22an, gaztelania hutsez:

Irailaren 11nIrailaren 22an

Udaltzaingoaren oharra, elebiz, urriaren 18an
(gaztelaniari lehentasuna emanez eta akats nabarmenekin)

Udaltzaingoaren oharra urriak 22

Aurreko artikuluaGaresko 2015EKZ hasi da: Hiztegiaren aurkezpena eta Kanta-jolas tailerrean 26 familia (beteta)
Hurrengo artikuluaLizarraldeko testigantzak Berrian, soldaduska Saharan: «Traizio baten lekuko izan ginen»