Irailak 12, Aguraingo Euskal Herria egunera Lizarratik: egitaraua eta beste

Egitaraua

Datorren larunbatean, irailak 12, jarduera anitz ditugu eskualdean edo eskualdetik abiatuta. Lizarran bertan Kirolaren Egunean euskarazko jarduerak izanen dira; Lodosan euskararen eguna izanen dugu; eta oraingo albiste honetan jorratzen duguna, Agurainen Euskal Herria eguna izanen dugu.

Egun hau 2009ko urriaren 10ean ospatu zen aurreneko aldiz, Ibarra eta Lizarra izan ziren abiatzaile. Ordutik hona urtero ospatu da eta aurten Agurain dugu protagonista, baina bertan ditugu zazpi herrialdeetako herri ordezkariak: Agurain, Algorta, Baigorri, Ibarra, Itsasu, Lizarra eta Maule. Aukera paregabea euskal lurralde guztietako lagunak ezagutzeko eta euskara ahora ekartzeko.

Oinarrizko informazioa Lizarratik:

Bazkarirako txartelak Katxetas jatetxean eskuragarri (12 euro helduentzat eta 7 txikientzat)
Agurainera joateko hitzordua, 9:30ean Bus Geltokian (autoetan joanen da)

Euskal Herria egunaren kartel orokorra eta bazkariaren kartela
(Handiago ikusteko klikatu irudien gainean)
KartelaBazkaria

2014ko Euskal Herria eguna Ibarran

Aurreko artikuluaIrailak 12, euskararen eguna Lodosan: egitaraua eta beste
Hurrengo artikuluaKarlismoaren museoan, irailak 13 bisita gidatua eta irailak 26 haurrentzako tailerra