Karlismoaren museoan, irailak 13 bisita gidatua eta irailak 26 haurrentzako tailerra

Hiriaren errenditzea

Karlismoaren Museoak bere aldi baterako erakusketa ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatzen segitzen du. Horrela, aldi baterako erakusketarako bisitaldi gidatuak, Hiria errenditzea. Karlisten Iruñeko blokeoa (1874ko iraila – 1875eko otsaila). Bisitaldiak doakoak dira, eta gehienez ere 25 laguneko taldeak osatuko dira:

Irailaren 12an, 17:30ean (gaztelaniaz)
Irailaren 13an, 12:30ean (euskaraz)

Haurrentzako lantegia

Bestalde, haurrentzako tailerra eginen da irailaren 26an: Banderen hizkuntza.

Jardueraren oinarria da Iruñeko blokeoan Mariano Balesta detaileko komandanteak asmatu zuen bandera-hizkuntza, San Saturninoko dorreko zelatariaren eta hiriko goarnizioaren arteko komunikaziorako.

Irailaren 26an, larunbata, 17:30ean.

Saioa 5-11 urteko haurrentzat prestatu da eta animatzailea Inés Bengoa izanen da. Azkenik, saiora etortzeko ez da aldez aurretik izena eman behar. Taldea jendea iritsi ahala osatuko da, aretoa bete arte.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena