Lodosan euskararen eguna dute datorren larunbatean, 2014an egun ederra izan bazen aurten ez da gutxiago izanen. Ikusi bestela 2015eko egitaraua:
11:00 Txupinazoa eta erraldoiak
12:00 Puzgarria, Photocall eta Trikipoteoa
14:30 Bazkaria herriko plazan, gero zozketak
17:00 Herri kirol jolasak eta Euskaraokea
19:00-22:00 Dantzaldia Trikidantzekin
Gogoratu halaber herri bazkaria dagoela 10 eurotan (haurrek 5 euro), txartelak Moly tabernan eta euskaltegian har daitezke, irailaren 9ra bitarte, asteazkenera arte.
Trikidantz taldea izanen dugu gaueko erromerian.





