Sartagudan euskararen astea irailaren 28tik urriaren 4ra arte. Egitaraua

Sartaguda

Orain gutxi Lodosan ospatu bazuten euskararen eguna, oraingo honetan ondoko herrira salto egiten du ospakizunak. Sartagudan egun bat ez baizik eta aste oso bat antolatuko dute.

Irailaren 28tik urriaren 4rako egitaraua:


Astelehena, 28, kultur etxean:

19:30ean hitzaldia:”Hizkuntza desberdinak ikastea. Hizkuntza-eredu egokia aukeratzeko hainbat aholku”: Richard Weyndlingen eskutik

Asteartea, 29, kultur etxean:

19:00etan umeendako zinema: “Izotz aroa 3”
20:00etan helduendako zinema: “Loreak”

Osteguna, 1, frontoi zaharrean:

19:00etan Mus Txapelketa, Mintzodromoa, Guraso eta haurrentzako jolasak (mus txapelketan izena emateko, Habana tabernan)

Ostirala, 2, frontoi zaharrean, euskaraz bizi nahi dut:

18:00etan umeen lasterketa
19:00etan helduen lasterketa
19:30ean flash-mob entsegua

Larunbata, 1, frontoi zaharrean:

11:00etan Umeen jolasak
12:00etan koadrilen arteko gymkana (bosteko taldeak)
13:30ean Flashmoba grabatu
14:30ean Bazkari herrikoia, bingoa bazkalostean (eskolako jolastokian). tiketak 12€tan salgai Habana tabernan. Izena emateko azken eguna urriaren 1a.
18:00etan elektrotxaranga

Igandea, 2, frontoi zaharrean:

12:00etan umeendako ipuin kontalaria

Aurreko artikuluaKotarro aldizkariaren bilduma osoak herritarren eskuragarri
Hurrengo artikuluaLizarrako Gaztetxearen urteurrenaren egitaraua. Irailaren 25etik urriaren 9ra