Lizarrako Gaztetxearen urteurrenaren egitaraua. Irailaren 25etik urriaren 9ra

Gaztetxe egitaraua
(gainean klikatu handiago ikusteko)

Lizarrako Pinupe gaztetxeak 19 urte beteko ditu aurten eta, urtebetetze guztietan bezala, musika, jolas, jan-edan, dokumental… bakarrizketaz beteta datorkigu 2015 honetan. Egitarauari begira (ikusi hemen), ez dugu asmatu ze jarduera diren euskaraz, baina hainbaten solasaldi eta dokumentalen izenburuak euskaraz daude, pentsatzekoa da haiek hala izanen direla. Horrela, ondoko egitaraua osatu dute datozen bi asteotarako:

Iraileko azken asteburua:

Irailak 25 Txupinazoa (20:00); Bakarrizketa Leonidas Lealekin (22:30)

Irailak 26 Kontzentra eta herri epaiketa (13:00 Foru plaza); Bazkari autogestionatua (14:00); Kafe tertulia (16:00); Sagardo eta garagardo dastaketa (20:00); Kontzertuak: Viejo Peter, Sakeo, Irrikan eta karaokea (22:30)

Irailak 27 Pankarta tailerra (17:00); Dokumental txiroa, “Emakume kurduak: ISISen aurkako gerran” (19:00)

Urriko lehen astea:

Irailak 28 Hitzaldia TTIPren inguruan (19:00)

Irailak 29 Hitzaldia “Siriako errefuxiatuak” (18:00)

Irailak 30 Argazki erakusketa, “Gazte mugimendua Lizarran” (18:00) eta pintxopotea

Urriak 1 Dokumentala, “Arrakala” eta debatea (18:00)

Urriak 2 Txarla, “Etorkizuna gara” Beñat Etxabarriren eskutik (18:00); Jam Session (23:00)

Urriak 3 Futboltxo txapelketa Ikastolan (11:00); Bazkaria (14:30); Kalejira (Txaranga Malababa) eta Ginkana (18:00); Kontzertuak: Cero a la izquierda, On eta Presupueston (23:30)

Urriak 4 Dokumental txiroa, “Gerorik ez da” (19:00)

Urriko bigarren astea:

Urriak 5 Ganzuado tailerra (19:00)

Urriak 7 joko txapelketa (17:30)

Urriak 9 Bideo emanaldia eta debatea (Monsanto) (19:00); Afaria eta jolasak (21:00)

Aurreko artikuluaSartagudan euskararen astea irailaren 28tik urriaren 4ra arte. Egitaraua
Hurrengo artikuluaKarlismoaren museoan, larunbatean, haurrentzako tailerra Ines Bengoarekin