Lizarrako Garean euskaldunon elkarteak Kotarro aldizkaria sortu zuen 2007an, urtean lau aldizkari argitaratu ditu ordutik hona eta tirada bakoitzean 600-700 ale inguru banatu dira. Uda honetan 33. alea argitaratu dugu, beraz 34 ale guztira (0 zenbakia barne). Azken asteotan aleen garbiketa egin da eta zenbait lekutan hiritar guztion esku utzi dira aleak.

Soberako aleekin, batetik, hiru bilduma pribatu osatu dira; bigarrenik, bilduma osoak topa daitezke bi erakunde publikotan: Lazkaoko Beneditarren Fundazioan (zenbaki berria ateratzean postaz helarazten zaie automatikoki) eta Lizarrako liburutegi publikoan (aste honetan eman zaizkie faltan zituzten ale bakanak); eta, azkenik, Lizarrako Beinat Etxepare euskaltegian utziko da bilduma oso bat ere.

Bestetik, ohi bezala, ale guztiak eskuragarri jarri dira formatu elektronikoan, pdf-n, horretarako esteka zaharkituak konpondu dira eta azalen irudi berriak gehitu, hemen azalen irudi bilduma. Eta, amaitzeko, beste ale sorta bat jasota dugu erakusketa egiteko moduan.
Kotarro aldizkari guztiak liburutegiko artxibategian gordeta:
Ezin ahaztu ere, 2015ean ospatu genuen 24 ordu euskaraz-en bideo labur bat prestatu zela aldizkariaren erakusketa laguntzeko. Egunean bertan proiektatu zen: