
Iaz, 2014an, Tortotxiki fundazioak Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimenaren laguntzarekin musika CD bat sortu zuen. Bertako musika taldeek, batzuk ezagunak besteak ez hainbeste, abesti bana ondu zuten musikari ezagunen laguntzarekin. 2014ko CD horren helburua anizkoitza zen, batetik euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidearen mezua Nafarroa osora zabaltzea, bestetik bertako musika taldeei erakusleiho bat eskaintzea, eta azkenik, euskararen erabilera sustatzea.
Iazko emaitzarekin gustura geratu eta gero, aurten errepikatzea deliberatu da. Horrela, hemendik eta abuztuaren amaiera bitarte bigarren CD-a eskuragarri izanen duzue hamaika lekutan, besteak beste: parte hartu duten musika taldeak, Garesko Udaletxean, Tortotxiki fundazioan, Lizarraldeko eta Izarbeibarko Mintzakiden, eta Lizarrako Ametsa zein Katxetas tabernetan.
CD-a 5 eurotan salduko da, gastuak estali behar baitira (8.000 euroren bueltan dabiltza) eta abuztuaren amaieran espero da Diario de Noticias de Navarrarekin banatzea prezio erdian, helburua baita ere mezua ahalik eta gehien zabaltzea.
Hemen dituzue musika taldeak, hauen laguntzaileak eta abestien izenak:

18 talde, 20 abesti, eta 15 laguntzaile, musika bilduma ederra benetan. Bestalde, musika bilduma hau laguntzeko, aurrekoan bezala, libreto bat diseinatu da hainbat mezurekin: Abartzuzako eskolako guraso eta haurrak D eredua eskatuz, Euskal Herria Irratia, hizkuntza paisaia… Tamalez ezin izan dira hogei abestien hitzak jarri, beraz, Tortotxikiren webgunean dituzue eskuragarri abestien hitzak. Eta hemen CDa laguntzen duen libretoaren irudiak:







