Atzo, asteazken arratsaldea, Garean euskaldunon elkarteak ikasturte bukaerako jaia ospatu zuen. Probestuz hainbat egitasmok egun horretan zuela ikasturte bukaera (Txokolipuinak eta Bertso-eskola) eta Talo-tailerra buruan genuela. Dena arratsalde berean batu eta belaunaldi arteko jai ederra antolatu genuen. Horrekin batera Kantuz Txiki egitasmoa aurkeztu genuen.
Talo-tailerra Gure Hizkuntza elkartean egin genuen eta 50 haur zein gaztetxo baino gehiagok parte hartu zuen. Txokolipuin saioa aldiz Bota elkartean izan genuen eta HH3 eta LH1 eta LH2 adineko 60 bat haur izan ziren. Egun ederra ikasturteari amaiera emateko eta proiektu berriak aurkezteko.
Argazki galeria, Lizarran, 2015eko maiatzaren 27an.














