Asteburuan: euskararen eguna Abartzuzan eta euskalderetea Utergan

Euskararen Eguna Abartzuza

Larunbat honetan, Irriherri euskara elkarteak euskararen eguna antolatu du Abartzuzan. Haur zein helduentzako egitarau oparoa, haurrek eguerdi aldean protagonismoa izanen badute ere, egunak aurrera egin ahala gazte zein helduek hartuko dute. Azken ordurako apustu garrantzitsua egin dute antolatzaileek, kontzertu bikaina ekarri baitigute: Hesian, Irrikan eta DJ Raitzi.

Bestalde, 2015eko Izarbeibarko eguna Utergan ospatuko dute aurten: haurrentzako jarduerak, ordu txikitako dantzaldia, herri bazkaria… eta AEK-ko lagunek antolatutako euskalderetea:

Euskalderetea

Azkenik, hemen duzue beste behin ere Abartzuzako eskolak prestatu duen flashmoba. Musika: “Euskaraz egin dezagun bidea”, TRIKIDANTZ (Euskaraz bizi eta ikasi nahi dut). Entsaiatu koreografia eta dantzaldi ederra eginen dugu denon artean euskararen egunean!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena