Otsailaren 18an, larunbatekin, Garesen euskal jaia izanen dugu. Eguna bete hitzordu ditugu bertan, eta horren baitan mintzodromoa egiteko proposamena egin da (eguraldi ona lagun, 12:00etan herriko plazan). Hiru hizketa gairen inguruan arituko gara ordu betez.
Errobi AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleek Aste Sainduaren aurretik gaiak proposatu zituzten, 14 gai guztira eta orain hauen artean hiru gai aukeratzeko bozketa momentua iritsi da. Blog-albiste honetan bertan duzue inkesta, eta bozkatzeko modua honako hau da:
Gustukoen dituzuen hizketa gaiak aukeratu
Gehienez hiru hizketa gai
Aukeratu eta gero, “VOTE” botoiari eman (behean ezkerrean duzue)
Emaitzak ikusteko “View Results” botoia sakatu dezakezu (behean ezkerrean ere)
[polldaddy poll=8796819]




