Bideoa Lizarrako azokan: Uztaldi kooperatiba eta Mintzakide

Pintxopote mintzataldea Euskal Herriko Euskararen Ginkanan parte hartzen ari da eta 5. proba egin berri dute. Bideoa ostegun honetan grabatu eta muntatu da, Korrika Lizarraldera etorri bezperan, eta egindako probak honela zioen:

Hizkuntza gutxituek, ekologia bezala, beharrezkoa dute aldekotasun jarrera piztea. Gizarte ekimena oinarrizkoa da horretarako.

Proba honetan, zuen herriko fruta edo barazki denda bat bilatu, eta bertan herritarrei mezu hau ikusaraztea eskatzen dizuegu: “Kontsumitu euskara: ekologikoa, bertakoa eta garaikoa!”

Ikusi mintza-taldeak egindako bideoa! Ea Donostiako finalera sailkatzerik ote dugun.

Uztaldirekin

Taldearen bideo-aurkezpena:

Proba bat, errezeta bat prestatu

https://youtu.be/Tj8CKP8ETbM

Aurreko artikuluaArgazkiak Lizarratik: #ap25aNAHItasuna-rako hilabete falta dela
Hurrengo artikuluaKorrika Lizarrara iristear dela: #AP25aNAHItasuna, bada garaia