#ap25Anahitasuna-ra bidean, mt25EBNDbanderola

ap25Anahitasuna

Apirilaren 25ean Anaitasuna kiroldegian arratsaldeko 18:30ean ekitaldia eginen du Kontseiluak. Horri begira martxoaren 25ean, asteazken honetan, “Euskaraz bizi nahi dut” ikurrak balkoietan jartzeko deialdia egingo dugu. Ikur hori lehendik baduzu eta oraindik etxeko leihoan edo balkoian jarri ez baduzu, jar ezazu martxoaren 25ean, Anaitasuna baino hilabete lehenago. Ez baduzu, 3 euroren truke eskura dezakezu Lizarran Katxetas jatetxean edota euskaltegian.

Ikurra paratzen duzuenenean argazki bat egitea eskatzen dizuegu eta #ap25aNAHItasuna traola erabiliz sare sozialetan eskegitzera deitzen zaituztegu. Edo nafarroakoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidali.

Aurreko artikulua19 Korrika Lizarraldean eta Izarbeibarren: herri-ibilbideak Lizarra, Gares eta Bilatortan
Hurrengo artikuluaIgandean 19. Korrika bukaerara busa Lizarra eta Garestik