Bideo-kronika: Zonifikazioaren mugak gaindituz martxa Lizarratik Bilatortara

Joan den igandean Villatuerta, Abartzuza, Ameskoa, Deierri, Noain eta Lizarrako hainbat familiak eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten, eta bereziki haien herri-eskoletan. Gaur egun, eskualdeko haurren aukera bakarra Lizarrako bi eskolak dira, eta, horren ondorioz, Lizarran euskaraz ikasten duten haur eta gaztetxoen erdia inguru herrietakoak dira. Ez dute bestelako aukerarik.

75 lagun, eguraldi ona, paseoan jolasa eta aisia, haurrek eta gurasoek ederto pasa zuten euskaraz eta hori gutxi ez eta motibo on batengatik elkartu ginen.

Aurreko artikuluaKorri eta Ka-k errezeta bikaina prestatu digute, on egin!
Hurrengo artikuluaKorrika jaiak larunbatean Ameskoa eta Obanosen. Igandean Eneritz-Uterga martxa