Kotarro XXX online: San Andres Feriak

Kotarro 30

Kotarro XXX? Zer da baina Kotarro hau? aldizkari-dendaren azken txokoan ezkutatzen den azal lizuna? editore taldearen azken amarrua irakurle berriak erakartzeko? aldizkari xume honen ekarpen txikia gure hiriko askatasun sexualaren alde? kontu-hartzailaren saiakera kementsua gastuak gutxitzeko? (%4-ko BEZa omen aldizkari pornografikoek).

Tentagarria? Tamalez piztutako sua itzali beharrean gaude, ez baitugu Lizarraren alderdi likitsa ezagutzera emanen. Akaso, honen alderdi exhibizionista. Kotarro honetan aldizkariaren erraiak, egitura eta sortze prozesua ezagutzera eman nahi izan dugu, ezer ezkutatu gabe eta dena erakutsiz.

Aldi berean Irakurle Klubaren ikasturteko programazioa eta Euskara 365 egun kanpaina eman dugu ezagutzera. Eta, guzti honekin batera gure ohiko atalak: Foto-inkesta, denborapasak eta Gari & Sei komiki-tira. Kontrazalean ezin falta San Andres ferien asteburuko egitaraua. On egin Kotarro XXX! Eta hemen Kotarro guztiak eskuragai.

Aurreko artikuluaBertso-afaria ostiralean Lizarran. Bideo umoretsua eta azken sarrerak Katxetasen
Hurrengo artikuluaBertso afaria Lizarran, argazki galeria: Amaia Agirre eta Alaia Martin