Bertso afaria Lizarran, argazki galeria: Amaia Agirre eta Alaia Martin

Bertso afaria

Ander Deuna ferietako ostiralean bertso afaria ospatu dugu beste behin ere Lizarran. Bertso eskolak antolatua, 40 lagun inguru elkartu gara afariaz gozatzeko, ondoko kafera eta saiora beste gazte batzuk batu zitzaizkizun. Bertso eskolak antolatzen duen hirugarren bertso afaria dugu honakoa hau eta aurrekoetan baino jende gutxiago izan baginen ere, giro paregabean igaro genuen gaua.

Bai Amaiak zein Alaiak ederki jo zioten adarra bertaratutakoei eta behin baino gehiagotan sortu zituzten barre algarak: Rubick kuboa, Platonen kobazuloa, Heidi, ezti-gizona, ahoan “kabroi” zuen neska, Alaiaren edertasuna… izan genituen, besteak beste, txaloak eskuratu zituzten zenbait ateraldi.

Argazki galeria osoa ikusteko hemen klikatu.

Aurreko artikuluaKotarro XXX online: San Andres Feriak
Hurrengo artikuluaEuskaraz Bizi egun txikia Garesen asteazkenean. Abenduak 3