21:30ean hasita, Gure Hizkuntzan, eta ohiko menuarekin (zizka-mizkak, txerrikumea, azkenburukoa eta kafea), hogei eurotan 30 bat txartel salduta zeuden jada asteazkenean. Azken sarrerak Katxetas tabernan izanen dira eskuragai; animatu!
Eta etorriko diren bertsolariak ezagutu nahi? Albiste honen buruan bertso saio baten zati bat ikus dezakezu non Amaia Agirre gai jartzailea dugun eta Alaia 16 urteko biloba gaztea. Uxuek lagunduta (amona), saio umoretsua burutu zuten elkarrekin:
16 urteko biloba (Alaia) amonarengana (Uxue) bisitan joan da eta, zer moduz galdetu orduko, malkoek begietatik behera ihesi egi diote bilobari. “Amona, bikoteak utzi egin nau!” eta Amonak segituan erantzun: “Alaia, mesedez, zer nahi duzu? Lehenengoa ezagutu eta beti harekin? Gozatu neska!”.




