Azaro ekologikoak: gaur 19:30ean Etxebizitza, Osasuna eta Bioeraikuntza hitzaldia

Azaro ekologikoak

Gaur, asteazkena, azaroaren 12an, 19:30ean liburutegian Ekologistak Martxanek eskainia: “Etxebizitzan osasunean eragiten duten faktoreak eta bioeraikuntza“. Aitor Axpe eta Inhar Agirrezabalen eskutik, bioeraikuntza-neurtzaileak.

Izan ere, gaur egungo bizimodua eta etxebizitzek ez dute laguntzen osasun ona mantentzeko, ezta ingurugiroko kalitatea bermatzeko ere. Gure “hirugarren azala” ulertzeko eta hobetzeko lagunduko digu bigarren hitzaldi honek, aurtengo Azaro Ekologikoaren euskaraz egingo dena.

Aurreko artikuluaLizarraldeko eta Izarbeibarko azaroaren 10etik 23rako euskal agenda
Hurrengo artikulua“Txo, Mikmak txikia” Garesen (asteazkenean) eta Vianan (igandean). Sarrerak salgai Lizarran ere.