Mintza-magia aurkezpenak euskaltegietan: Lizarra, Gares eta Biurrun

Mintza-magia

Kafe lurrina terrazan, pintxo-potea dastatu tabernaz taberna, paseo atsegina zelai ederretan… guztiak bai guztiak bizitzaren plazerak dira. Eta Mintzakidek egiten dizun proposamena: euskara praktikatu nahi dutenek plazer unetxo horiek konpartitzea.

Zure konpromisoa, astean ordu bete elkartzea euskaraz egiteko. Eta nirea, Mintzakide dinamizatzailearen konpromisoa, momentiko horiek euskaraz disfrutatzeko eta bizitzeko atea bilakatzea. Guk euskararen atea jarriko dugu zure aurrean, atearen markoa, baina zuk zeharkatu beharko duzu.

Zure zain gaituzu, ongi etorri Mintzakidera.

Azken bi asteotan Izarbeibarko eta Lizarrako AEK euskaltegietan proiektuaren aurkezpenak egiten aritu gara, ikasleak Mintzakidera animatu nahian. Momentuz zazpi aurkezpen egin dira: 3 Garesen, 1 Biurrunen eta 3 Lizarran; eta guztira euskaltegiko hamar talderi eskaini zaie.

Mintzalagun kanpaina

Aprobetxatuz aurtengo mintza-kanpaina magia duela ardatz, magia trikimailuak, trukuak eta amarruak egin ditugu ikasleekin, hain zuzen ere euskaldunak biderkatzeko trukuak. Horrekin batera, egitasmoak zertan datzan azaltzeko bi bideo proiektatu dira, batetik 2014ko Mintzakide kanpainaren bideoa eta bestetik 2013-2014 Mintzakide urtearen laburpena. Merezi dute ikustea, merezi du mintzakide izatea.

Informazio gehiago: 672 050 155 telefonoan eta guatxapean, edo lizarbeibarmintza@gmail.com helbide elektronikoan

Lizarrako euskaltegiko eguerdiko bi taldeetan magia egiten
Eguerdiko taldea lizarraEguerdiko taldea2

Garesko euskaltegiko eguerdiko bi taldeetan magia egiten
Gares eguerdian

Lizarrako euskaltegiko gaueko hiru taldetan magia egiten
Gaueko taldea1Gaueko taldea2

Aurreko artikuluaAsteburuan haurrak protagonista: ipuin kontalaria eta euskal grafia tailerrak
Hurrengo artikuluaNafarroako “Eremu ez euskalduna” ala “Eremu Diskriminatua”? Nola izendatu?