
Bigarrenik, terminoa interesatua eta kaltegarria izateaz gain, gaur egun faltsua dugu ere. 2007an Miquel Gros i Llados-ek argitaraturiko “Recuperación del Euskera en Navarra” liburuan ondokoa baieztatzen zen: “lo que se quiere demostrar en este estudio es que la atribución de cada comarca a una u otra zona lingüística, tuvo una relación directa con la presencia del euskera”. Honen arabera, herri batean garaiko euskararen ezagutzak (euskaldunak eta “ia euskaldunak”) biztanleriaren %10a gainditzen bazuen “Eremu euskaldunean” kokatzen zen herria; %5a gainditzen bazuen “Eremu mistoan” eta, bestela, “Eremu ez euskaldunean”.
Bada gaur da eguna non 1986an jarraitutako irizpideak orain ezarriko balira, berauen egokitasuna baloratzera sartu gabe, “Eremu ez euskalduna” delakoa desagertuko zen. 2011n egindako erroldaren arabera “euskalduntasun” maila biztanleria osoaren %9an legoke.
Hortaz, bertako zein inguruko hiritarrentzako kaltegarria izanik eta eskualde horren errealitatea ez duenez inolaz ere islatzen, eskualdea “Eremu diskriminatua” izendatzea aldarrikatzen dugu. Eta hala beharko luke bertako herritarrek hizkuntza aldetik Nafarroa osoko diskriminaziorik handienak jasaten dituztelako eta, bereziki, bertan bizi diren euskaldunak alienatu eta arrotz bilakatzea terminologikoki ekiditeko.
Alfredo.