Asteburuan haurrak protagonista: ipuin kontalaria eta euskal grafia tailerrak

Ipuinak eta grafia

Asteburu honetan seme-alabarik duena badu zeregina, ostiralarekin hasita, urriak 24, 18:00etan “Margotu zure izena“, euskal grafia tailerra 6 urtetik aurrerakoendako. Jarduera Garesko liburutegian izanen da.

Larunbatean aldiz, urriak 25, “Aitatxi-amatxien kutxa” ipuin saioa izanen dugu Lizarrako Karlismoaren Museoan. Bost eta hamabi urte bitarteko haurrentzako da egokia eta gehienez ere 40 lagun elkartzen ahalko dira (gurasoak eta haurrak, denak barne). Saiora etortzeko ez da aldez aurretik erreserbatu behar. Taldeak jendea iritsi ahala osatuko dira, aretoa bete arte. Euskaraz eginen da eta doakoa izanen da. Argibideak, Karlismoaren Museoaren web-orrian: www.museodelcarlismo.navarra.es

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena