Euskaraz Bizi Nahi dut lasterketak, KOREOGRAFIA. Azaroaren 7an.

(Euskaraz bizi nahi dut flash-moberako koreografia, etxean entsaiatu!)

Eskolek jai eguna izanik Halloween ospakizuna dela eta, Euskaraz Bizi Nahi dut lasterketak hurrengo ostiralera atzeratzea erabaki dugu, azaroaren 7ra.

Egitaraua:

Lizarrako Koroatze Plazan (bus geltokian), azaroak 7 ostirala. Egitaraua:

17:00 Koroatze plazan lasterketetan izena emateko (Haurrak 2€, helduak 5€, kamisetarekin 7 eta 10 euro)

17:30 Haurren lasterketa

17:45 Gazte eta helduen lasterketa (haurrek bitartean flash-moba entsaiatuko dute)

Gero, flash-moba dantzatuko dugu, argazki herrikoia atera, txokolatea hartu eta zozketa eginen dugu.

Ondotik trikipoteoa

Aurreko artikuluaBatzuetan ohartzea besterik ez da, batzuetan eskatzea besterik ez da. Lizarrako AEK, Garean eta liburutegia.
Hurrengo artikuluaGaresen “Txo, mikmak txikia” Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berria