Garesen “Txo, mikmak txikia” Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berria

Txo, mikmak txikia

Nafarroan estreinaldikoa izanen dugu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berria: Txo, mikmak txikia. Garesko eskolako kiroldegian, azaroaren 19an, asteazkena, 17:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai ditugu Garesen bertan 6,50€-tan (udaletxean eta Eva zein Oihuka liburu dendetan), ez galdu aukera paregabe hau!

Ikuskizunaren sinopsia:

TXO, MIKMAK TXIKIA

Txo mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik iritsia. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dugu: Mundua aldatzeko batu gara, izan ere, Roke arotza baita eta egurrezko ametsak egiten ditu esna.

Plastikozko zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dugu, eta enbata guztien gainetik, txiribuelta emango diogu munduari.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena