Batzuetan ohartzea besterik ez da, batzuetan eskatzea besterik ez da. Lizarrako AEK, Garean eta liburutegia.

Lizarrako liburutegiak

Batzuetan eskatzea besterik ez dago. Lizarrako euskara ikasleek eta bertako AEK euskaltegiak liburu mailakatuak behar dituzte ikasketa prozesurako, Lizarrako Garean euskaldunon elkarteak irakurzaletasuna sustatu nahi du Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainarekin eta Lizarrako liburutegiak irakurleak nahi ditu. Batzuetan denon beharrez ohartzea besterik ez da.

Ideia piztu, aipatu ditugun hiru aktoreengan sua ernatu, eta hemen dugu elkarlan honen kimu xumea, euskalduntzeko prozesuan daudenendako tresna baliagarri eta gustagarriak:

Kaixo, hauek dira liburutegirako erosiko ditugun liburuak. Emandako zerrendatik aurrenekoak hartu ditugu baina bat bagenuen: “Beste norbaiten zapatak” (laugarrena zen).

(A1) Ehuneko ehun / Xabier Monasterio. Erroa, 2011. ISBN: 9788493957315

(A1) Siberiako lorea / Josu Lartategi. Elkar, 2012. ISBN: 9788490270226

(A2) Superheroia naiz, eta orain zer? / Josu Lartategi. Aizkorri, 2005. ISBN: 9788482631141

(A2) Bidaia arriskutsua / Alwyn Cox. Elkar, 2000. ISBN: 9788483314265

(B1) Dragoien orroa / Fernando Morillo. Elkar, 2005. ISBN: 9788497832663

Hemendik gutxira izanen ditugu liburutegian. Agur bero bat.

Aurreko artikuluaUrriak 19. Nafarroa Oinezaren egitaraua, hartu zure bus-txartela Zangozara!
Hurrengo artikuluaEuskaraz Bizi Nahi dut lasterketak, KOREOGRAFIA. Azaroaren 7an.