Datorren urriaren 19an, igandea, Nafarroa Oinez-a ospatuko da Zangozan. Aurtengo lelo ederrak lagundurik, ESAN, IZAN GOZAN, gozatzeko aukera aparta Nafarroako ekialdeko Merindade buruan. Bidaia errazteko, leku askotatik autobusak antolatu dira. Besteren artean Garestik eta Lizarratik, hemen oinarrizko informazioa:
Garesko bus geltokitik abiatuta, txartelak Zenon tabernan eskuragarri 10€tan. Busa 9:00etan abiatuko da Zangoza aldera
Lizarran aldiz, txartelak Ikastolan eskura daitezke 13€tan. Autobusa 8:30ean abiatuko da eta 19:00etan itzuli. Txartela hartzeko azken eguna, urriak 16, osteguna.




