Azaroaren 7an, ostiralarekin, Euskaraz Bizi Nahi dut lasterketak ospatuko ditugu Lizarran. Azken bi urteotan Lizarran (2012 argazkiak) eta Oteitzan (2013 argazkiak) ospatu genituen bezala aurten beste hainbeste eginen dugu.
Lizarrako Koroatze Plazan (bus geltokian), azaroak 7 ostirala. Egitaraua:
17:00 Koroatze plazan lasterketetan izena emateko
17:30 Haurren lasterketa
17:45 Gazte eta helduen lasterketa (haurrek bitartean flash-moba entsaiatuko dute)
Gero, flash-moba dantzatuko dugu, argazki herrikoia atera eta txokolatea hartuko dugu
Ondotik trikipoteoa
Flash-mobaren pausuak bideo honetan ikus ditzakezue. Egun horretarako ezusteko gehiago izanen dira, animatu eta zabaldu!



