Bihar, asteartea 16, Garesko eskolako jolastokian 17:30ean Izarbeibarko gurasoek hitzordua dute. Ongi pasatu nahi baduzu, heldu zein txiki, ezin diozu uko egin bertaratzeari.
Euskaltegiak, besteak beste, etxeko txikiak eta gurasoak elkarrekin gozatzeko zenbait jarduera prestatu ditu. Ezinbestekoa baita familiaren baitan batak bestea, heldu zein haur, jolasaren parte ikustea. Horrela, bi aldeen arteko harremana beste ikuspuntu batetik jorratuko genuke jolasaren bitartez.
Jarduera pertsona orori zabalik badago ere, bereziki deituak dira haien haurrak euskara ikasten ari diren guraso erdaldunak. Hori dela eta, ondoko esku orria zabaldu zen Garesko eskolan joan den astean: eskertuko dizute.
Euskaltegiko ikasleekin solasaldiak, III. saioa:



