Lizarran kirola euskaraz eta erdaldunekin: GYMTONIC saioaren bideoa.

2014ko irailaren 13an Kirolaren Eguna ospatu zen Lizarran. Egitarauaren baitan jarduera asko baziren ere bideo honetan arratsaldeko 19:00etan egindako GymTonic saioa dugu ikusgai. Honen bereizgarria izan genuen euskaraz izatearena. Parte hartzaileen artean euskara ulertzen ez zuen jendea izan arren, denok primeran jarraitu ahal izan genuen saioa eta kirolaz gozatu (sufritu ere, tarteka!).

Kirol ikastaroak euskaraz eskaintzeak onura nabarmenak ditu. Batetik euskaldunak jarduera bat disfrutatuko du bere hizkuntza kuttunean, euskara ikasleak berriz praktikatzeko txokoa, eta ez dakienak euskarara hurbiltzeko aukera izanen du eta hitz batzuk ikasteko aukera… eta hori dena kirol jardun atseginean.

Zorionak antolatzaileei eta Gymtonic saioaren gidariari.

Kirolaren Eguna

Proposamena: zergatik ez aukeratu kirol ikastaro batzuk nagusiki euskaraz emateko? Zergatik ez aplikatu Kirola Euskaraz irizpideak Lizarrako kirol eskaintzaren zati batean?

Kirola Euskaraz Lizarran

Aurreko artikuluaEskertuko dizute: guraso-haurrentzako gimkana asteartean 17:30ean Garesko eskolan
Hurrengo artikuluaEragileak euskarara animatzen eta jaia ostegunean Koroatze plazan