2014ko Lizarrako festak I, txosnak: haur, gazte eta helduentzako planak

(2014ko txosnen abestia)

2014ko Lizarrako jaiak ostegun honetan izanen ditugu geure artean eta, nola ez, aurten ere txosnek festa hauen erdiguneetako bat osatuko dute. Ohiko kontzertuez gain (ondoko lerrootan dituzue zeintzuk diren taldeak) aurten haur eta familientzako egitaraua indartu nahi izan dute. Horrela, larunbatean Irrien Lagunak izanen ditugu txosnagunean 20:00etan eta ordu berean baina igandean zirku tailerra Peio Zabalarekin.


Txosna txikiak

Eta nola ez, betiko kontzertu sorta ostegunetik hasita:

Uztailak 31, ortzeguna
21:00 Ekitaldia eta txosna irekiera
23:00 Kontzertuak: Irrikan, Governors, Anai-arrebak

Abuztuak 1, ortzirala
14:30 Bazkaria
18:00 Kalejira
23:00 Kontzertuak: Kamikaze Bubbles, Kometa, Zartako, DJs.

Abuztuak 2, larunbata
19:30 Txosna txiki (Irrien Lagunak pailazoak)
23:00 Kontzertuak: Ultimos Reyes, Nekez, Mi primo el chicharachero, DJs

Abuztuak 3, igandea
20:00 Txosna txiki (zirku tailerra)
20:30 Pintxopote
22:30 Karaokea
24:00 DJs: Solano eta Dropzet

Abuztuak 4, astelehena
14:00 Presoen aldeko bazkaria

Abuztuak 5, asteartea
20:00 Kalejira alaitsua (Santiago plaza)

Kontzertuak
Aurreko artikuluaGaresko jaietan euskaraz: valdimusic bideoklipa, Txosnak, bertso-bazkaria
Hurrengo artikuluaLizarrako jaien egitarau osoa: Kotarro 29 eta Kotarro 28 aldizkariak